User Profile

Luistxo

luistxo@bookrastinating.com

Joined 1 year, 3 months ago

Basque reader.

This link opens in a pop-up window

Luistxo's books

Currently Reading (View all 8)

Read

Robert Harris: An officer and a spy (2014, Knopf) 4 stars

"Robert Harris returns to the thrilling historical fiction he has so brilliantly made his own. …

Dreyfus Aferaren nobelizazio bat, oso txukuna. Harrisek buruan omen zuen gero Polanskik egin zuen filma, baina kasu honetan, topikoak dioenea, "liburua hobea da filma baino", egia da guztiz. Ñabardura eta jazoera historikoetan askoz osoagoa da liburu hau.

avatar for luistxo Luistxo boosted
Peter Godfrey-Smith: Metazoa (Paperback, 2021, Picador) 4 stars

Hasi eta... laga. Autore honek olagarroen adimenaz idazten lortu zuen izena, eta hemen kontu beraz dihardu, animalien kontzientzia eta adimen kontzeptuen inguruan. Baina ekarpen gutxi, eta misterio asko. "Olagarro baten pentsakera oso arraroa izan behar da!" kontatzeak ez du hainbesterako ematen; ez holako oinarri sinpleekin behintzat.

avatar for luistxo Luistxo boosted
Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia (Paperback, Basque language) 5 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Aspaldian ez nuen hainbeste barre egin liburu batekin

5 stars

Baina ez da dena umorea. #Euskalia​k badu zientzia fikziotik, nobela beltzetik, atal bat bereziki oso beltza da, baina batez ere badu gure buruak ez horren serio hartzetik. @theindezents@mastodon.eus​en hurrengo lanaren zain geratzen naiz.

Sean McMeekin: Stalin's War (Hardcover, 2021, Basic Books) No rating

Just checked some chapters I'm interested in, and found them not as informative as I hoped... whole paragraphs after paragraphs mentioning the West's military help to the sovier war effort...

I'm still eager to get Stephen Kotkin's Stalin Volume 3... I think I'll get that the same day it's released.

avatar for luistxo Luistxo boosted
Milos Urban: La sombra de la catedral (Latrama) (Latrama) (Hardcover, Spanish language, 2007, Ediciones B) 3 stars

Neretako baiño gehitxuago

3 stars

Esandakua: nibeleko liburua dok. Baiña esango neuke, berau ondo gozatzeko, nik dakittena baiño gehixago jakin bihar dala arkitekturia, artia eta relijiñuari buruz. Bestalde, ezohiko egitturia (egittura apurtua, lehelengo pertsonan ikuspuntu aldakorra, pertsonajian errejistro desbardiñak) ez da problema berezixa, kontrara: esango neuke ohiko bestsellerren kodiguetatik aldentzia eskertzen dala.