User Profile

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@bookrastinating.com

Joined 1 year, 8 months ago

This link opens in a pop-up window

Asier Iturralde Sarasola's books

Currently Reading

Read

Katixa Agirre: Berriz Zentauro (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 stars

XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo …

Ez nuen harrapatzerik espero

4 stars

Hasi aurretik iritzi ezkor batzuk ikusi nituen Elegose irakurle taldean eta errealitate birtualaren gaiak ez nau bereziki erakartzen. Beraz, ez nuen harrapatzerik espero. Hala ere, interesez irakurri dut eta gustatu zait: gertuko etorkizun bateko giroa, Mary Wollstonecraften bizitza eta Frantziako iraultzarekin lotura, pertsonen arteko eta teknologiarekiko harremanak...

Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia (Paperback, Basque language) 5 stars

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Aspaldian ez nuen hainbeste barre egin liburu batekin

5 stars

Baina ez da dena umorea. #Euskalia​k badu zientzia fikziotik, nobela beltzetik, atal bat bereziki oso beltza da, baina batez ere badu gure buruak ez horren serio hartzetik. @theindezents@mastodon.eus​en hurrengo lanaren zain geratzen naiz.

Joxemari Urteaga: Ordaina zor nizun (Paperback, Basque language, 2001, Elkar) No rating

Gizon lasaia da Justo Badiola, nobelako protagonista: argazkilari metodikoa, tripazaku mutilzahartzen hasia, patxadako laguna, gibelandi …

Ezusteko atsegina

No rating

Ez nituen ezagutzen ez Joxemari Urteaga idazlea, ez eta bere 2001eko #OrdainaZorNizun liburua, baina Emauseko traperoen dendan aurkitu nuen eta gustura irakurri dut.

Argazkilari batek bizimodu lasaia darama, misteriozko ipuinak eta argazki zatiak dituzten gutun anonimoak jasotzen hasten den arte. Istorio orokorra eta bereziki ipuinak oso ondo girotuak daude.