Back
Daniel Millán López: Guía Autista (Spanish language, 2021, Lulu Press, Inc.) 5 stars

Autismoa ulertzen laguntzeko liburu on bat, neurotipiko guztientzat gomendagarria. Espektroan dauden pertsonekin kontaktua dugunok ere, ezagutu ezagutzen ditugu pertsona hauen berezitasunetako batzuk, baina hala ere, azpiko mekanismoen ulermen gehiago ere behar dugu. Autisten buruak nola prozesatzen duen mundua, hortxe gakoa, mekanismo desberdin horiek azaltzen, eta dituzten ondorioekin bizitzen jakin, autistei bizitza errazago egiteko gomendioekin... Irakurketa gomendatu zidaten eta bai, ondo etorri zait.