Ni ez naiz Mikel Laboa

Hardcover, 128 pages

Euskara language

Published by Elkar.

ISBN:
978-84-1360-226-4
Copied ISBN!
5 stars (6 reviews)

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.

1 edition

Atzera buelta

5 stars

Nire txikitako oroitzapenetara bueltatzeko aukera eman dit liburuak. Esan behar dut nire lehenengo komikia izan dela txikitakoak kontuan hartu gabe. Eta beraz, komiki oso modu pertsonalean baloratu dudala.

Mikel Laboak haurra nintzeneko garaietara eramaten nau, eta komikia irakurtzea hori izan da, nire haurtzarora bidaia.

Mikel Laboaren bizitza oso modu desordenatuan azaltzen du, baina era berean ongi kokatzen zara momentu bakoitzean.

Irudiak ere mota askotakoak dira baina momentura oso ongi egokitzen direla esango nuke.

Besterik gabe, berriro irakurriko dudala argi dut!

Oharra: denbora baduzue komikia irakurri aurretik liburuan agertzen diren abestien zerrenda entzun lehenago, Ni ez naiz Mikel Laboa erreprodukzio - zerrenda existitzen da!

#paperjalezozketa

Baga-biga-higa.....

4 stars

Lan oso polita iruditu zait egindakoa. Istoria eta pasarte "solteak" diruditen arren, lotura estua sortzen dute komiki guztian zehar; gainera musikarekin batera entzuteko aukera paregabea ematen dute. Oso ondo pasa dut irakurtzen, eta baita duela piloa entzuten ez nituen kantuak gozatzen, hagitz gomendagarria! Marrazkiak, kolorea denak du zentzua eta umoretsua da oso; kontrazalean dioen bezala "Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu". Esan beharra dut guztiz asmatu dutela!

avatar for Jokin

rated it

5 stars
avatar for Izaro@paperjale.eus

rated it

4 stars