Erabiltzailearen profila

Mikel Iturbe

miturbe@paperjale.eus

duela 9 hilabete, 4 aste(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Mikel Iturbe(r)en liburuak

Ikusi liburu guztiak
Eraikuntzarako materiala (Basque language, 2021, Susa) 4 izar

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? …

Review of 'Eraikuntzarako materiala' on 'Goodreads'

5 izar

Liburua gomendatu zidaten orain dela hilabete batzuk. Hala, gomendio horrez gain beste ezer jakin gabe (ezta sinopsiko testua) ekin nion liburuari. Bikaina iruditu zait. Egilearen aitaren bizitza, heriotza eta haien arteko erlazioa da liburuaren ardatza. Alkoholak guztiz baldintzatutako ardatza, izan ere.

Egunkari modura dago idatzita, erraz irakurtzen da. Uste dut idazketa estilo honekin bete-betean asmatu duela Rodriguezek.

Gomendatzeko modukoa, zalantzarik gabe.

Review of "Operation Barbarossa and Germany's defeat in the East" on 'Goodreads'

4 izar

Stahelek bere doktorego-tesian oinarritutako liburua.

Bertan, azken mendean zehar Alemania Naziak SESBaren aurka eginiko erasoaren inguruko tesi nagusiei egiten die aurre, armada alemaniarrak izandako "ospe" moduko horri aurre eginez. Tesi nagusia zera da: ekialdeko frontearen emaitza ez zen erabaki Kursk, Stalingrad edo Moskun, erasoaldiaren lehen hilabeteetan baizik, non gainbegiratuta alemaniarren garaipenak ugari ziren (Minsk, Smolensk...), baina estrategikoki, garaipen taktiko horiek sakondu besterik ez zituen egin Wehrmacht-aren gabeziak.

64 Begirada (Paperback, euskera language, UEU) 4 izar

The Queen’s Gambit telesailak xakearekiko sukarra sortu du munduan barrena. Gari Kasparov aholkulari izan duen …

Review of '64 Begirada' on 'Goodreads'

4 izar

Xakearen historia eta anekdotak biltzen ditu bertan, euskaldunon ikuspuntua kontuan hartuz eta antologia ofizialetan hainbeste azaleratu ez diren istorioak azaleratuz, bereziki emakumeena. Nik behintzat, hainbat gauza ikasi ditut.

Gaiari buruz interes minimo bat daukan irakurleak gustura irakurriko du.

Erraz irakurtzen da, eta atalka egoteak laguntzen du tartetxo bat dagoenean liburua irakurtzeko. Kuriositatea daukan irakurleak, bibliografia eta erreferentzia zerrenda oparoa aurkituko ditu.

Grow Your Soil! (2020, Storey Publishing, LLC) 3 izar

Growing awareness of the importance of soil health means that microbes are on the minds …

Review of 'Grow Your Soil!' on 'Goodreads'

3 izar

Gauza interesgarri pare bat ikasteko balio izan dit eta gai honi buruzko beste hainbat liburu baino interesgarriagoa iruditu zait.

Dena den, ez fikzioarekin askotan gertatzen den modura, liburuaren mamia, artikulu bakar batean jartzea ere bazegoen. Atal batzuk soberan daudenaren sentsazioa izan dut.

Review of 'The unknown cultural revolution' on 'Goodreads'

3 izar

Han-ek Txinako iraultza kulturalari buruz dagoen iritzi hegemonikoari aurka egiten dio, eta landa-eremuan eragin positiboa izan zuela azpimarratzen du, nekazariak ahalduntzeko neurri-sorta izanik. Horretarako, Qingdao inguruan dagoen Jimo eskualdean zentratzen du bere ikerketa, eskualde honek izandako bilakaera aztertuz iraultza kulturalaren hamarkadan.

Liburua batzuetan anekdota-bilduma modura irakur daitekeen arren eta ondorio batzuekin guztiz ados egon gabe ere, orokorrean gertakariaren inguruko beste ikuspegi bat izateko lagungarria izan daiteke.

The Fellowship of the Ring: Being the First Part of The Lord of the Rings (1988) 5 izar

The Fellowship of the Ring is the first of three volumes of the epic novel …

Review of 'The Fellowship of the Ring: Being the First Part of The Lord of the Rings' on 'Goodreads'

5 izar

Berriz hasi naiz irakurtzen Eraztunen Jauna, ingelesez oraingoan. Nerabe nintzen irakurri nuen azkenaldian, eta bigarrenez irakurtzeak, egia esan, ahaztuta nituen hainbat detaile birgogoratzea ekarri dit.

Fantasiazko generoa gorpuztu duen obra nagusienetakoa, dudarik gabe. Bikaina.