Izan ala ez izen?

Euskal Herriaren irudikapena Euskal hedabideetan

Paperback, 216 pages

Euskara language

Published Nov. 3, 2021 by Elkar, Berria, Jakin, Martin Ugalde Kultur Parkea.

ISBN:
978-84-09-34106-1
Copied ISBN!
5 stars (1 review)

Hedabideak funtsezkoak dira nazio kontzientziari eusteko. Are gehiago, estaturik ez duten nazioen kasuan zinezko lurralde nazionala direla esan ohi da. Gauzak horrela, euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen

da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak? Galdera horiek dira azken urteotan nabarmen areagotu den kezka baten isla, eta, hain justu, erantzun bila abiatu zen Martin Ugalde Bekaren deialdia. Beka irabazi zuten ikertzaileek,

lehendabizi, galdera horiek guztiak bakar batean laburbildu dituzte: IZAN ALA EZ IZEN?

Eta ikertzaileek ohi duten bezala, galdera nagusi horretatik tiraka, beste batzuk ere egin dituzte: izenik ez duenak ba al du izanik?, izen asko dituenak, berriz, izan bakarra ote du? Izan ere, “Euskal Herria”, “Euskadi”, “Nafarroa”, “Vasconia”, "Euskaria", “euskal lurraldeak”, “euskararen lurraldeak”, “EAE”, “Baskongadak”, “Araba, Bizkai eta Gipuzkoa/Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoa”… Zenbat gara? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi? Ikerketak agerian utzi du euskal hedabideek nola irudikatzen duten Euskal Herria, nola …

1 edition